viernes, 22 de enero de 2016

Baina... zer da beganismoa?

Sukaldatzen hasi baino lehenago, beganismoa zer den jakin beharko genuke.
  • Beraz, zer da beganismoa? 
        Pertsona begano bat bere eguneroko bizimodutik animalien erabilera erabat baztertzen duen pertsona bat da. Ez da beganoa izaten begano izateagatik. Orduan, zertarako? Bada, animalien erabilerari, espezismoari aurre egiteko.
  • Beraz, zer elikagai ez ditu jaten pertsona begano batek?  
    • Haragia
    • Arraina
    • Esnekiak
    • Arrautzak
    • Eztia
    • Eta noski, animalietatik deribatutako proteina eta beste antzeko gauza asko.
Orain bai, sukaldatzera!

Ongi etorri!

Ongi etorri beganoen mundura!
Blog berri honetan errezeta beganoak egingo ditugu. Hasieran errezeta errazekin hasiko gara, oinarrizkoenekin. Maila zailtzen joango da, beraz... Hasi zaitezte oraintxe praktikatzen!
Espero dugu errezeta hauek egitea eta mundu berri honetan murgiltzea.
Sartu zaitezte mundura!