sábado, 14 de mayo de 2016

Txokolate txuri beganoa

Kaiixxoooo! Gaur txokolate txuria egingo dugu, beganoa noski. Oso erraza, gainera.
Zer beharko dugu?
  • 1/3 edalontzi kakao gurin.
  • Soja esne hautsa.
  • 1/4 edalontzi azukre.
  • Gatz pixka bat.
  • Bainila extraktoa.
Nola egiten da?
  1. Eltze batean kakao gurina berotzen jarri, urtzeko.
  2. Bitartean, beste ontzi batean soja esne hautsa gatza eta azukrearekin nahastuko dugu.
  3. Kakao gurinari bainila bota eta ondo nahastu, krema baten itxura hartu arte.
  4. Ondoren, nahasketa hau soja esnearen nahasketarekin bateratuko dugu. Ondo irabiatu eta molde batean ipini.
  5. Pixka bat hozten denean, hozkailuan sartuko dugu (gutxienez ordu bat).
  6. Orain, jateko prest dago!
    • Oharra: hozkailuan gorde behar da bukatzen den arte, bestela hondatu egingo da.


lunes, 4 de abril de 2016

"Falafel"ak

Kaixo kaixo! Gaurkoan falafel izeneko janari begano bat egingo dugu. Hauek dira erabili behar ditugun osagaiak:
  • Gau batez beratutako 500 gramo garbantzu.
  • 2 tipula handi.
  • 2 baratxuri ale.
  • 2 gramo perrexil.
  • Kuminoa.
  • Piperbeltza.
  • Gatza.
  • Oliba olioa.
  • Ogi birrindua.
  • Baratxuri hautsa.
Dena lortu ondoren... has gaitezen!
  1. Garbantzuei ura kendu eta xehetu.
  2. Xehetutako garbantzuei kuminoa, piperbeltza, baratxuri hautsa, perrexila eta gatza gehitu.
  3. Oliba olioa duen zartagin batean tipula bat eta beste bi baratxuri aleak (dena txiki-txiki eginda) gorritu, eta ondoren garbantzuen nahasketari gehitu.
  4. Bi koilaren laguntzarekin edo eskuekin, garbantzuen nahasketarekin bolatxoak egin (ping-pongeko pilota baten tamainakoak gutxi gorabehera).
  5. Bolatxoak ogi birrindutik pasa.
  6. Jalkitzen utzi izozkailuan minutu batzuetan (bolatxoak pixka bat gogortzeko eta gero errazago frijitzeko).
  7. Azkenik,zartagin bero batean oliba olioa jarri eta bolatxoak frijitu.
Nola zerbitzatu ditzazkezu?
    • Fajita edo Pita ogiaren barruan (letxuga, tomatea... ekin).
    • Patata frijitu edo egosiekin.
    • Arrozarekin.
 Jateko prest!

viernes, 22 de enero de 2016

Baina... zer da beganismoa?

Sukaldatzen hasi baino lehenago, beganismoa zer den jakin beharko genuke.
  • Beraz, zer da beganismoa? 
        Pertsona begano bat bere eguneroko bizimodutik animalien erabilera erabat baztertzen duen pertsona bat da. Ez da beganoa izaten begano izateagatik. Orduan, zertarako? Bada, animalien erabilerari, espezismoari aurre egiteko.
  • Beraz, zer elikagai ez ditu jaten pertsona begano batek?  
    • Haragia
    • Arraina
    • Esnekiak
    • Arrautzak
    • Eztia
    • Eta noski, animalietatik deribatutako proteina eta beste antzeko gauza asko.
Orain bai, sukaldatzera!

Ongi etorri!

Ongi etorri beganoen mundura!
Blog berri honetan errezeta beganoak egingo ditugu. Hasieran errezeta errazekin hasiko gara, oinarrizkoenekin. Maila zailtzen joango da, beraz... Hasi zaitezte oraintxe praktikatzen!
Espero dugu errezeta hauek egitea eta mundu berri honetan murgiltzea.
Sartu zaitezte mundura!