Kaixo kaixo! Gaurkoan falafel izeneko janari begano bat egingo dugu. Hauek dira erabili behar ditugun osagaiak:
- Gau batez beratutako 500 gramo garbantzu.
- 2 tipula handi.
- 2 baratxuri ale.
- 2 gramo perrexil.
- Kuminoa.
- Piperbeltza.
- Gatza.
- Oliba olioa.
- Ogi birrindua.
- Baratxuri hautsa.
Dena lortu ondoren... has gaitezen!
- Garbantzuei ura kendu eta xehetu.
- Xehetutako garbantzuei kuminoa, piperbeltza, baratxuri hautsa, perrexila eta gatza gehitu.
- Oliba olioa duen zartagin batean tipula bat eta beste bi baratxuri aleak (dena txiki-txiki eginda) gorritu, eta ondoren garbantzuen nahasketari gehitu.
- Bi koilaren laguntzarekin edo eskuekin, garbantzuen nahasketarekin bolatxoak egin (ping-pongeko pilota baten tamainakoak gutxi gorabehera).
- Bolatxoak ogi birrindutik pasa.
- Jalkitzen utzi izozkailuan minutu batzuetan (bolatxoak pixka bat gogortzeko eta gero errazago frijitzeko).
- Azkenik,zartagin bero batean oliba olioa jarri eta bolatxoak frijitu.
Nola zerbitzatu ditzazkezu?
- Fajita edo Pita ogiaren barruan (letxuga, tomatea... ekin).
- Patata frijitu edo egosiekin.
- Arrozarekin.
Jateko prest!
No hay comentarios:
Publicar un comentario