sábado, 14 de mayo de 2016

Txokolate txuri beganoa

Kaiixxoooo! Gaur txokolate txuria egingo dugu, beganoa noski. Oso erraza, gainera.
Zer beharko dugu?
  • 1/3 edalontzi kakao gurin.
  • Soja esne hautsa.
  • 1/4 edalontzi azukre.
  • Gatz pixka bat.
  • Bainila extraktoa.
Nola egiten da?
  1. Eltze batean kakao gurina berotzen jarri, urtzeko.
  2. Bitartean, beste ontzi batean soja esne hautsa gatza eta azukrearekin nahastuko dugu.
  3. Kakao gurinari bainila bota eta ondo nahastu, krema baten itxura hartu arte.
  4. Ondoren, nahasketa hau soja esnearen nahasketarekin bateratuko dugu. Ondo irabiatu eta molde batean ipini.
  5. Pixka bat hozten denean, hozkailuan sartuko dugu (gutxienez ordu bat).
  6. Orain, jateko prest dago!
    • Oharra: hozkailuan gorde behar da bukatzen den arte, bestela hondatu egingo da.